Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

carrera de primavera 2019 presentacion 1

2019ko martxoaren 1ean, ostirala, eguerdiko 12,00etan, XVII. Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketaren aurkezpena eman zen.

Errapel Ibarlozak, UPV/EHUko ikasleriaren Zuzendariak, mahaia osatzen zuten pertsonak aurkeztu zituen: Marian Piñeiro, UPV/EHUn Donostiarrak klubeko ordezkaria, Javier Fuentes, Donostiarrak-eko zuzendaria, Josean Soroa, lasterketako zuzendaria eta Ángel Pérez, Gipuzkoako Atletismoko Federazioko ordezkaria.

Josean Soroak, lasterketako zuzendariak, Unibertsitateko kideei, Federazioari, prentsari, lasterketa antolatzea ezinezkoa izango zen 250 boluntario horiei eta lasterketako babesleei euren laguntzarengatik eskertu zien. Jarraian lasterketako ezaugarriak azaldu zituen: 10 kilometrotako lasterketa homologatu bat da, Gobernuz Kanpoko Erakunde bati ematen zaion zero dortsalean islatzen den helburu solidario batekin, honi ikusgarritasuna eta laguntza ekonomikoa eskainiz.

Ibilbidea hiriko zonarik ezagunenetatik igaroko da: hiru hondartzak eta Alde Zaharra. Neurri berean Donostiarrak eta UPV/EHUk antolaturiko lasterketa bat da. Aurten, nobedade gisa, lasterketa 40, 45, 50, 55 eta 60 minututan amaitu nahi duten horientzat erbi-lanak egingo dituzten korrikalariak izango ditugu. Federaturik dauden korrikalarientzat 10 kilometrotako Gipuzkoako Txapelketa izango da berriro ere. Lasterketa honek, Behobiak egin zuen antzera, emakumezkoen parte hartze handiago bat lortzeko helburua lortzeko ahaleginak egingo ditu, egun %30ekoa bait da. Aurten, korrikalarientzako oparia tiradun kamiseta bat izango da, lehenengo aldiz ematen den formatua. Nobedade gisa ere, datozen egunetan, klubeko webgunea telefono mugikorretara egokitua aurkeztuko da. Aurten izen-emateko plataforma berri bat izango dugu, RockTheSport izenekoa. Lasterketa beti bezala martxoaren hirugarren igandean izango da, martxoaren 17an, goizeko 10,00etan. Online bitartezko izen emateak martxoaren 14ko 0,00ak arte egongo dira irekita. Larunbatean azken uneko salmentak egongo dira, 16,00etatik 20,00etara, nahiz eta hemen prezioa 15 eurotakoa izango den. Garaikurrak, beti bezala, lehenengo hiruentzako izango dira emakumezko zein gizonezkoentzat, kategoria estandarra zein unibertsitarioentzako. Adinik gehieneko pertsonentzako bi sari egongo dira ere, beste hainbat sarirekin batera: bizikletak, afariak, eta abar.

Jarraian hitza Ángel Pérez-entzako izan zen, Gipuzkoako Atletismoko Federazioko ordezkari bezala. Bere ustez, Gipuzkoako lasterketarik hoberena da eta kirol-klubik dinamikoenak antolatzen du. Zirkuitu homologatu bat da, ibilbide polit eta azkar batekin, korrikalari askoren itxaropenak guztiz betetzen dituelarik.

Javier Fuentes-ek, Donostiarrak-eko zuzendariak, Gipuzkoako Atletismoko Federazioaren laudorioak eskertu zituen. Modu berean, emakumezkoen 1 dortsalaren aurkezpena egin zuen. Ainhoa Murua triatleta zarauztarraren palmares guztia zehatz mehatz azaldu zuen. Horrenbeste kirol arrakastak ekarri dizkion ahaleginaren iraunkortasuna goraipatu zuen.

Jarraian, Errapel Ibarlozak gizonezkoen 1 dortsala aurkeztu zuen, aurtengo edizioan Richard Oribe igerilariarentzat izango delarik. Goi mailako txapelketatatik kanpo bi urte daramatzan arren, igerilari bikain bat eta pertsona hobeago bat izaten jarraitzen duela azaldu zuen. Kirol paralinpikoan kirol-ibilbide luzean Richard-ek lorturiko palmares zabal guztiaren berri eman zigun, hiriko Urrezko Danborra dela ere gogoratuz, eta kirol-merituari Dominaren jabea ere, beste hainbat sariekin batera.

Marian Piñeirok 0 dortsala aurkeztu zuen, ohikoa izaten den bezala azken urtean narbarmendu den GKE batentzat izaten da. Kasu honetan, hautaturiko erakundea EL FUTURO ES LA MEMORIA izan da. Alzheimer-a gure inguruko edozeini toka dakiokeen gaixotasun bat denez, bere garrantziak are eta sentikorrago bilakatzen gaitu. Kasu honetan, gaixotasun hau duten pertsonak zaintzen dituztenei lagundu nahi zaie. Honetarako GKE honek hiru ataletan lan egiten du: kultura, gastronomia eta kirola. Azken honi dagokionean, helburu honetarako diru-iturriak lortzeko helburuarekin orain bi urte Cádiz-etik Bilborainoko lasterketa bat antolatu zuten. Aurki ezaugarri antzekoak dituen beste bat antolatuko dute. Gaixo hauek zaintzen dituztenentzako laguntza-gidaliburu bat egin nahi dute. 0 dortsala Lourdes Urreistik jaso zuen erakundearen izenean.

Azken dortsal hau ematearekin batera, ekitaldiari amaiera eman zitzaion.