Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

XIII Udaberriko lasterketaren aurkezpena

Iragan ostiralean, ohiko den moduan, EHU-ko Errektoreordetzan ospatu genuen gure lasterketaren aurkezpen ekitaldia. Berau

Ana Arrieta Errektoreordeak eta Jose Luis Almandoz lehendakariak aurkeztu zuten.

Lasterketako zuzendariak, Josean Soroak, ekitaldi honen berrikuntzen berri eman zuen. Batez ere, azpimarratu zuen, ibilbidea homologatua izango dela Espainiako Atletismo federazioaren aldetik. Aldi berean , laguntza solidarioak azpimarratu zituen eta eskaintzen diren opari kopuru handia eta korrikalariei eskaintzen zaien opari poltsa.

Jarraian Jose Luis Almandoz eta Mikel Artolak, 1 doretsalen ibilibidea loratu zuten, hala nola Nerea Amilibia eta Xabier Euzkitze. Biak ere eskerona adierazi zuten eta bertsolariak Diego Garciarentzat oroimen hunkigarri bat izan zuen.

Jarraian 0 Dortsalen txanda izan zen. Errektore ordeak Mari Luisa Ustarroz eta gure taldekide izan zen Iñaki Garmendia maiteari Gipuzkoako esklerosi anitzeko elkartaaren izenean. Juanjo Buenok Javier Sáenz eta Juanra Jódar-i eman zion Gipuzkoa elikagaien bankuaren izenean.

Ekitaldia Errektoreordetzako lorategietan amaitu zen ohiko den talde argazkiarekin, gure lasterketan beti izaten dugun eguraldi onaren laguntzaz.