Eva Esnaola eta Alazne Mujika Holandara, Winschoten, bidaiatu zuten irailaren 8an, larunbata, ospatu zen 100 kilometrotako iraupen-lasterketan parte hartzeko.
Eva Esnaola, 8 ordu 45 minutu eta 19 segundotako denbora batekin 55 urte baino gehiagokoen Espainiako errekorra gainditu zuen, emakumezkoen amaierako sailkapenean bigarren absolutua eginez eta gizonezko zein emakumezkoen sailkapen bateratuan zortzigarrengoa eginez. Emaitza honekin kategoria honetako urteko munduko markarik hoberena egin zuen. «Indartsu amaitu dut. Ibilbideko galtzada harrizko zolakoa eta laua zen. Hezetasun handia izan dugu (%93), baita haizea ere».
Bestalde, Alazne Mujikak distantzia honetako bere debutaren egunean oso lehiaketa ona burutu zuen, 9 ordu 58 minutu eta 8 segundotako denborarekin, helmugan bederatzigarren emakumea izanik. «Proba oso gogorra izan da, psikologikoki eta fisikoki. 85. kilometroan ezkerreko hankak dibortzio-tramitearekin hasi da, baina amaiera bitarte eutsi dezan eskatu diot. Arrastaka, baina helmugara iritsi naiz».
Zorionak bikote Donostiarrak klub osoaren partez!!!