Joan den apirilaren 22an, igandea, goizeko 10,00etan, hango ordutegian, munduko maratoirik ospetsuenetako bat abian jartzen zen, "Six Majors"etako lasterketatariko bat.
Termometroak 19 gradu markatzen zituen, zerua oskarbi. Beste behin, Donostiarrak kirol-klubeko 5 kide genituen irteera puntuan (mundu guztitik etorritako beste 55.000 korrikalarirekin batera). Lasterketa jendez beteriko ibilbide batetatik barrena joan zen, ziurrenik inoiz beste inongo maratoietan bizi ez den bezalako giro batetan (gure korrikalarien ustetan), errepidearen bi aldeetara jendez lepo zegoelarik. Kilometroak aurrera egin ahala, beroaren ondorioak nabaritzen hasi ziren korrikalariek eta hasera batetako helburuak bigarren maila batetan gelditzen hasi ziren, helbururik nagusiena helmugara iritsi eta giroarekin gozatzea izatera pasa zelarik. Azkenik gure bost korrikalariak helmugara iritsi ziren (beste 47.800 korrikalarirekin batera), une horretan termometroak adierazten zituen 25 graduren pean. Horren ondorio lasterketaren amaieran ikus ahal izan ziren "irudiak"... osasun zerbitzuek lan ugari izan zuten igandean. Bero ugari, sufrimendu ugari, baina Major berri bat lortu izanaren pozarekin. Zorionak guztioi.
Denborak helmugan:
Javier Elías Martínez... 3 ordu 31 minutu 44 segundu (sailkapenean 4585. postuan)
Mikel Uralde Arrondo... 3 ordu 37 minutu 23 segundu (sailkapenean 5445. postuan)
Patxi Galdós Ansola... 3 ordu 56 minutu 21 segundu (sailkapenean 8870. postuan)
Iñaki Lasa Aguirre... 3 ordu 56 minutu 22 segundu (sailkapenean 8873. postuan)
Miguel Angel Goya... 4 ordu 21 minutu 01 segundu (sailkapenean 13868. postuan)