TRIKU Kirol Elkarteak VIII. Donostiako 3M (3 Mendiak) izeneko proba antolatuko du datorren Martxoaren 20ean, goizeko 10,30ean. Distantzia ezberdineko 3 lasterketek osatzen dute proba herrikoi hau, hauek direlarik:
- IGELDO Mendiaren igoera (6,5 Km.)
- IGELDO eta URGULL Mendien igoera (9,0 Km.)
- IGELDO, URGULL eta ULIA Mendien igoera (15,1 Km.)
Proba honetan parte hartu nahi duenarentzat, izena emateko Rockthesport orrialdearen bitartez egin behar da, hemen aurkituko duzuelarik probaren informazio guztia.
ANIMA ZAITEZ!
LASTERKETARAKO BOLUNTARIOAK
** Proba egiten den egunean boluntario gisa parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan trikuhirumendiak@gmail.com helbidean, zure izena, abizenak, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa adieraziz.