Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

DONOSTIARRA KIROL KLUBA-k , KIROLA-OSASUNA-DIBERTSIOA kontzeptura gerturatzeko ekintzekin jarraituz (kirol helburu haundien lorpenak ahaztu gabe), datorren Urriaren 10ean ospatuko den hitzaldira gonbidatzen zaitu, KIROLETXE-ko Atano III-ko konferentzia aretoan izango dena, Anoetako estadioko baxuetan aurkitzen da.

Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta sarrera dohainikakoa izango da.

Jesus Apellaniz, nutrizionista donostiarrak, elikadura osasungarriari buruz hitz egingo digu, ondoren KIROL NUTRIZIOAri buruz hitz egitera pasatuz, kirolariaren errendimendua eta errekuperazioa nola optimizatu esplikatuko digularik, zein laguntza ergogeniko izan daitezkeen efikazak argituz.
Hitzaldiak 90' inguru iraungo du.
Kirol osasuna eta errendimendua hobetzeko elikadura erregulatzeaz interesatuak dauden pertsona guzti horiei zuzenduta dago hitzaldi hau.
Besterik gabe, guztiok gonbidatuak zaudete.

 

Agur bat,
DONOSTIARRAK CDK
www.donostiarrak.com