Atzo jakinarazi genizuenez, martxoaren 15erako aurreikusita zegoen lasterketa ezin izango da ospatu, Covid-19 koronabirusak sortutako pandemia egoera dela eta.
Proba atzeratzea aztertzen ari gara, data alternatiboak bilatuz, baina egungo ziurgabetasunaren aurrean, zuhurtzia handia izan behar dugu erabaki bat hartu aurretik. Egutegian data egoki eta egingarri bat aurkituz gero, ahalik eta lasterren jakinaraziko dugu ohiko bideak erabiliz: posta, Donostiarrak webgunea eta sare sozialak.
Hori ezinezkoa balitz, aurtengo edizioa bertan behera geratuko litzateke behin betiko, eta atleten eragin negatiboa murrizteko aukerak bilatuko genituzke.
Biziki sentitzen dugu edizio honetan izena emanda dauden pertsona guztiei sor diezazkiekeen eragozpenak, baina osasun-agintarien gomendioei jarraituz, eta UPV/EHUren jarduera guztiak bertan behera geratu direnez, bertan behera utzi behar dugu igandeko lasterketa, parte-hartzaileen, boluntarioen, laguntzaileen, antolakuntzaren eta senideen segurtasuna babesteko. Hilabetetan zehar lan egiten dugu proba giro ludikoan eta jai-giroan ospatu ahal izateko, kirola eginez, eta pertsona guztiek gure lasterketa korrituz esperientzia bat goza dezaten, baina, zoritxarrez, ez da egingarria gaur egungo egoerekin.
Aldez aurretik eskertzen dizuegu pazientzia eta ulermena hain egoera korapilatsuaren aurrean, non ezinezkoa baitzaigu berehala erantzutea eta guztiok asebetetzea.