Igandean, martxoaren 17an, Udaberriko Lasterketako XVII. edizioa ospatu zen, euri arin batekin eta haize indartsu batekin, ziurrenik helmugara iristea lortu zuten 1.137 korrikalarien abiadura mantsotu zutelarik.
Probari dagokionez, hirugarrengo urtez, errepideko 10 kilometrotako Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen. Helmugara iristen lehenengo korrikalaria Iñaki Inda izan zen, 32:06ko denbora batekin (iaz baino minutu bat gehiago zehazki), bigarren tokian Iñigo Olano (32:12) eta hirugarrengoan Endika Donnay (32:27) izan genituen.
Emakumezkoen kategorian Ane Zabalak irabazi zuen 37:18 denbora batekin (hemen ere iaz baino minutu bat gehiagorekin), jarraian Maite Arraiza (37:51) eta María Ibáñez (38:28) iritsi ziren.
UPV/EHUko Ikasleriaren Zuzendaria den Errapel Ibarloza eta 1 dortsala zen Ainhoa Muruak irabazleei euren sariak banatzerakoan lagundu zuten, proba bereko irabazleei, zein Txapelketa eta Unibertsitateko sailkapenekoei ere. Honekin batera berrehun opari baino gehiago zozkatu ziren korrikalari guztien artean, hauen artean, bi bizikleta. 0 dortsalak, Lourdes Urreistik, El Futuro Es La Memoria Gobernuz Kanpoko Erakundekoak, elkarte honetarako 3.000 eurotako oparia jaso zuen.
Emakumezkoen parte hartzea 346 korrikalariena izan zen, parte hartzaile guztien %30 suposatuz, ia iazko zenbaki berbera. Datozen urteetan hauen parte hartzeak gora egitea espero dugu, 50/50era iritsi arte.
1 dortsalak, Richard Oribe igerilari olinpikoak, ibilbide guztia bere bizikletan egin zuen.
Anoa-guneetan soberan geraturiko elikagai guztiak Gipuzkoako Elikagai Bankura eraman ziren. Euren sare sozialetako "pantallazo" bat eransten dizuegu, non klubari biziki eskertzen dioten eginiko elikagaien entregarengatik.
Korrikalari guztiei eskerrak eman besterik ez dugu. Horrela jarraitu eta datorren urteko martxoko hirugarrengo igandean berriro bisita gaitzazuen animatzen zaituztegu, gipuzkoar lasterketetako egutegian ezinbesteko hitzordu batean bilaka dadin.
Zuek guztiokin sailkapenez gain, Xabier Goienetxeak eta Luis Peraltak pasa dizkiguten argazkiak partekatzen ditugu. Lan ederra bikote. Eskerrik asko!!!