Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

UDABERRIKO LASTERKETA 2015 INKESTAREN EMAITZAK

 

Gurekin ditugu jada helmugaratutako 1.470 lasterkariei bidalitako inkestaren emaitzak.

Mila esker erantzun duzuen 294-ei (20%) zeuen denboraren zatitxo bat eskeintzeagatik. Egon zaitezte zihur 2016ko Udaberriko Lasterketa hobeago bat lortzeko kontuan izango ditugula esandakoak.

Horren adibide, jaso ezazue emaitzen eta martxan jarriko ditugun hobekuntzen gaineko informazioa. 

 

EMAITZAK

 

Erantzun beharreko galdera kopurua (1tik-5era puntuekin): 8

Jasotako erantzunak: 294 (20%s/1470)

Ondorio nagusiak:

 

·         Balorazio orokorra 4,8an mantentzen da 5ekiko.

·         Gainontzeko galderetan, puntuaketa 6retan igotzen da, eta batean jeitsi.

·         Gutxieneko puntuaketa 3,8 da, 5ekiko.

·         Orokorrean, balorazioak oso onak dira, 2014arekiko hobekuntza somatuz.

 

Inkestan jasotako batazbestekoak:

GALDERAK

2015

1.- ZIRKUITUA

4.7

2.- HELMUGAKO HORNIDURA

4.4

3.- LASTERKARIARI ZERBITZUAK

4.7

4.- LASTERKARIAREN POLTSA

3.8

5.- KAUSA SOLIDARIO BAT

4.7

6.- IZENEMATEKO PLATAFORMA ETA ORDAINKETA SISTEMA

4.6

7.- TXIP SISTEMA

4.5

8.-  GOMANDATUKO Al ZENUKE LASTERKETA HAU?

4.8

 

 2014-2015 KONPARAZIOZKO IRUDIA

 

2016rako AURREIKUSITAko HOBEKUNTZAK

 

Jasotako 294 erantzunetatik, 65ek hobekuntzak proposatzen zituzten. Iradokizun hauetatik funtsean hiru hauek bereizi ditugu:

1.    Helmugako hornidura.- Emaitza ona izan bada ere, aurreko urtearekiko jeitsiera bat nabari da. Iradokizunen bat jaso dugu helmugako logistika hobetzearen aldera, eta aztertuko dugu.

2.    Korrikalariaren poltsa.- Manga luzeko kamiseta bat emanaz hobetu nahi izan dugu, gutxiago izaten ditugula eta. Hala ere, L eta XL neurriak oso haundiak suertatu dira, eta gure hornitzaileak ez zuen neskentzako berdinik. Honek jeitsi arazi du nota. Jakinik ere zaila dela guztion onespena jasotzea, saiatuko gara datorren urtean ere.

3.    Txip sistemak badu oraindik ere aurkakorik, txip horia nahiago dutelakoan. Dortsalean eramatearena da aldiz tendentzia. Ez dago gure esku, ikusi behar teknologiaren nondik norakoak.

Esan bezela, saiatuko gara gure esku dagoen neurrian gauzak hobetzen, aurrikusi ezineko zailtasun berriak azalduko direla pentsa daitekela ere.

Esker mila berriro zuen parte hartzeagatik,  datorren urtean ere Udaberriko Lasterketan ikusiko garelakoan.