Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

 

Joan den igandean, urtarrilaren 27an, IV. Herri Ametsa Talaia Mendi Krosa/Martxa ospatu zen. Ulia guztia zeharkatzen duen lasterketa polita da honakoa, naturaz gozatzeko aukera ematen dizuna, nahiz eta meteorologiari dagokionean, oraingo honetan, ez zen zorte handirik egon. Lasterketak 15 kilometro ditu eta 658 metrotako maldak.

Tanit Pérez de Lezeta, lesio baten ondorioz 2018 urteko bigarrengo seihilekoa ia geldirik eman ostean, irteera puntura guztia emateko asmoz gerturatu zen, eta arriskuak hartuz, azkenean bigarren postuan iritsi zen. Emaitza bikain bat, are eta gehiago nahitaezko hilabete askotako geldiketa baten ostean bere lehenengo lasterketa zela jakinda.

Bere hitzak eta poza zuek partekatu nahi ditugu:

“Data hauetan ohikoa den bezala… mendira itzuli gara! Igandean iazko denboraldiaren ondoren nire mendiko lehenengo lasterketa parte hartu nuen, ez zen atsegina izan eguraldiari dagokionean (euria, kazkabarra eta haize bortitza), honen ondorioz lokatza izugarria bait zen.

Ez nituen zenbait ipurdiko saihesterik izan eta lokatzez goitik behera zikinduta amaitu nuen… baina gustura, lesiorik gabe eta emakumezkoen sailkapenean lortu nuen bigarren postuarekin. Ematen jarraitzeko motibazio-dosi bikaina… guztiok egin ohi dugun bezala… egiten duen eguraldia eginda ere!”

 

Zorionak Tanit Donostiarrak klubeko kide guztion partez!