Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Pasa den ostiralean aurreratu genizuen bezala, gure kide Eva Esnaola-k, Idoia bere ahizparen laguntzarekin, Greziako Spartathlon-ean hartu zuen parte. 246 km.ko proba, hauek betetzeko 36 ordu maximo zituztelarik.

Korri egiten dugunok imajina dezakegu zer izan daitekeen honelako distantzia bat burutu beharra, eta honi gainera zeharkatu beharreko mendi bat gehitzen badiogu, oraindik eta gogorragoa egiten du. 

Honez gain, Idoiak adierazten duena zera da, momentu oro bizi izan duten arriskua, trafikoari dagokionean, eta errepideen egoera txarra baita ere.

Gogor sufritu du Evak proba honetan, txapeldun haundi bat dela erakutsiz. Momentuko hartako zenbait argazki atxekitzen dizkizuegu. Sufrimendua ez du izan 3. postua lortzeko bakarrik, baizik eta helmugara iristeko "besterik" baita ere sufritu du gure lagunak. Joao Oliveira Portugesaren laguntza (iazko irabazlea) izan zuen Evak proban bizitutako une gogorrenetan; gestu hau izan zelarik, ustez, proba honek erakuts diezagukeen alderik ederrena.

 

ZORIONAK EVA eta ZORIONAK IDOIA, bueltan itxaroten zaituztegu!

Azken sailkapena:

 

 

Película Oficial 1h09min
Primeros kilómetros