Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Javier Colomo klubeko kideak, AmigosSolidarios GKE ordezkatuz, txosten berri bat aurkeztu berri digu, honen bitartez Ugandako hiru ikastolatan inplementatuko duten ideia ezagutzera ematen digularik, iaz jada beste batean probatu ostean lortutako emaitza onak ikusi eta gero.

Jada garatzen ari diren proiektu hezitzaile handi bat da, beste GKE baten eta hango beste hainbaten lankidetzarekin batera. Proiektua “Smiles for Luuka” bezala ezagutzen da. Helbururik nagusiena Ugandako landa-distriturik behartsuenetariko batean, Luuka distritua, lehen mailako ikastola publikoen garapena da. Egun, proiektu honen onura jasotzen duten lau ikastola daude: Tabingwa, Kiroba, Namukubembe eta Kamwirungu. Baina deskribatzen dugun ideia orokorrarekin batera, barneraturiko erakundeak, jarraian aurkezten ditugun bezalako bestelako programak garatzen eta inplementatzen ari dira, honela proiektu orokorra osatuz.

Zuen atseginekoa izatea espero dugu… ziur bait gara guztion artean, aurrera aterako dugula!!!

 

Fitxategiak: