Joan den igandean, urriaren 28an, Lasarte-Oria bai!!! Kroseko edizio berri bat ospatu zen, Ostadar Taldeak antolaturikoa, 10 kilometrotako ibilbide herrikoi batean eta 800 korrikalari inguruko parte hartzearekin (634 gizonezko eta 160 emakumezko). Aurten nobedadea martxa nordikoko taldearen erakustaldia izan zen. Aipatu beharra dugu ere patinatzaileen lasterketan 22 parte hartzaile izan zirela.
Ohikoa den bezala herriko gune ezberdinetara jende ugari erakartzen duen lasterketa bat da. Lasterketako une ezberdinetan korrikalariek euria izan zuten lagun.
Donostiarrak taldeko zenbait izan ziren korrikako lasterketan parte hartu zutenak, baina gaur Sergio Lucas kidearen itzulera goraipatu behar dugu, zenbait hilabete geldirik eman ostean, berriro ere motzez jantzi ahal izan zuelako eta, forma eskasian egon arren, baina sentsazio onekin, lasterketa oso ongi amaitu zuen 48 minutu eta 23 segundotako denborarekin.
Erabateko osatze azkar bat desio dizugu eta ea aurrerantzean motzez jantzita eta klubeko kamisetarekin maizago ikusten zaitugun.
Zorionak Sergio Donostiarrak klub osoaren partez!!!