Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Ez dago inungo dudarik Sare Sozialek duten garrantziaz web orrialdeko edukinak zabaltzeko orduan.

Hori dela eta, gure klubean pauso bat aurrera eman degu, eta zuetako bakoitzak, erabiltzen duen sarearekin, gure orrialdeko edukinak partekatzeko erreztasuna emango dugu.

 

Nola egiten da? Oso erraza da, "Share" botoia sakatuz (hau da, "partekatu").

Hemendik aurrera, imajinan nabarmentzen den bezala, konturatuko zarete notizia bakoitzaren amaieran (EZ azalean ikusten diren laburpenetan) Sare Sozial ezagunenetako ikonoen botoiak daude: Facebook, Twitter, Google+, Pinterest eta LinkedIn. Horietako edozein sakatzeko orduan betiko leihoa irekiko da, zuen perfilean notizia partekatu dezazuen. "Aceptar" sakatu eta egina dago!!

Erabiltzaileak ez bazarete, erregistratzeko aukera azalduko zaizue. Agian oraingo honetan izena emateko ordua da :-)

Proba egitera anima zaitezte, eta Sareak erabiltzen dituzuenoi, gogorarazten dizuegu data hauetan egin dezazuela promozioa, batez ere Udaberriko Lasterketako notiziena.