Joan den ekainaren 15a, larunbata, goizeko 6,00etan baino zertxobait lehenago, 30 korrikalariz beteriko Donostiarrak-eko talde bat Santanderrerako norabidean jarri zen 50 eta 100 kilometrotako txapelketan parte hartzeko asmoz. Guk 10x10 errelebotako lasterketan parte hartzen genuen, hiru talde aurkeztuz:
• Corre Forrest Donostiarrak, gizonezkoen taldea
• Donostiarrak 10x10, emakumezkoen taldea
• Calla y Corre, talde mistoa
Santanderrerako genituen bi ordu eta laurdenean atseden hartzeko denbora nahikoa izan genuen, zertxobait gehiago lo egiteko aukera, baita lasterketarako azken estrategiak prestatzeko ere… hauek ere egon bazeuden eta!
Goizeko 8,00ak pasatxo zirenean iritsi ginen Llamas-eko Parkera, Sardinero Hondartzatik oso gertu. 5 kilometrotako ibilbidean jada abian ziren 50 kilometro eta 100 kilometrotako banakako lasterketak. Eta bai, 100 kilometrotako lasterketan gure klubeko Leopoldo Sánchez, Leo, ultra-iraupen-lasterkaria lehiatzen ari zen.
Probara iritsi berritan, lehenengo eginbeharra Foru Aldundiak ekimen honetarako prestatu zizkigun bi karpak ipintzearena izan zen. Aulkiak, mahaiak, hozkailuak eta beharrezko anoa guztia kide guztion laguntzarekin ipintzen joan ginen.
Taldeetako kapitainak, Iñaki Gerica, Alazne Mujika eta Idoia Esnaola dortsalak jasotzera pasa ziren. Lasterketako briefing-aren ondoren itzuli zirenean, Donostiarrak lursaila jada prest zegoen.
JuanCar Arregiren bozgorailuarekin, baita DJ-Eric-enarekin ere, ibilbidearen zati bat girotzen hasi ginen. Bien bitartean Leo bere itzuliak osatzen jarraitzen zuen.
Goizeko lehen orduan eguraldia aldeko genuen; fresko egiten zuen, nahiz eta eguzkia altxatzen hasteko gogoz zegoen. Hain zuzen ere, goiz erdian jada beroa zen nagusi, azken errelebulariek jasan beharko izango zutenaren atarikoa…, eta nola ez, Leok ere.
Errelebotako lasterketari hasiera eman zitzaion; lehenengo postatan serie-buruak; baita hurrengoetan ere… errealitatean hiru taldeetako kide guztiak lan bikaina egin zuten.
Gizonezkoen taldean podioa lortzeko gogoa izugarria zen; arerioen azterketa zehatza egin zen, hauek ere maila bikaina bait zuten. Baina gogo horiek gauza guztien gainetik zeuden; laugarrengoak, hirugarrengoa, bigarrengoak, hirugarrengoak, bigarrengoak… hirugarrengoak… tartean lesionaturen bat, erreleboren bat eusten, eta amaieran azken posta bikain bat, non beste taldeko azken errelebo emailea aurreratu ahal izan zuen, modu honetan bigarrengo postuan amaituz. Donostiarrak klubak duen galgoen taldea ondorengoek osatzen zuten: José, aztertzailea, Iñaki Gerica gazela, Iker hanka beltza, Diego korrika egiten estilo handikoa, Aitor Varona iraultzailea, Jacky eta bere zuhurtzia, Alberto Manzanares Duracell pilekin, Ander Hondarribiko ezkutatua e Iñaki Lasa, Zegamako moxala. Lehenengo postua lortezina zen… aurten behintzat, baina iaz baino gertuago izan genituen.
Emakumezkoen taldea, askoz propaganda gutxiagorekin eta irribarre ezabaezinekin, pixkanaka pixkanaka beraien lana egiten joan ziren, zaratarik gabe, baina abiadura handiz. Gauzak hala, lasterketa erdian izan zen beraiengana sailkapenean nola zihoazen galdetzera gerturatu zenik; eta aurpegi irribarretsu eta erlaxatuaz “lehenengoak!” erantzuten ziguten. Eneritz behin betirako asfaltora itzuli denaren lekuko izan ginen, Nerea Caridad-en debuta ikusi genuen Donostiarrak-eko kamisetarekin, Marian erregaitzak bere arerioak atzean utzi zituen, Iciarrek hanka bat Santanderren zuen eta bestea Oviedon, Aliciak erritmo oso altua erabili zuen, Macuk halakoetan duen eskarmentuaren berri eman zigun, Rosik irribarrea eskaini zigun, Lourdesek korrika egiteko duen kalitatea, Eva Esnaola speaker-aren aurretik igarotzen zen bakoitzean megafoniako animoak… eta azken posta, halakoetan esperientzia handia duen Alaznerentzat izan zen, beroa handia izanik ere eta podioa ziurtaturik izan arren, barruan zuen guztia eman zuen.
Talde mistoak ere bere hoberena eman zuen; Donostiarrak-eko kideen eta kanpoko taldeen korrikalariz osaturik hirugarren talde bat osatu ahal izateko, elkarren artean ezin hobekiago ulertu ziren, kirol honetan talde bat osatzea gauza erraza dela demostratuz. Presioa gizonezkoen taldeak zuena baino askoz txikiagoa zen. Baina ez ziren mailarik eman gabe geratu. Angelatik, lehenengo lekuan irten zena ondoren 100 kilometrotako lasterketan parte hartzen zuen bere bikoteari anoa-lanak egin behar zizkiona, Laura eta Beleneraino, beraien parte hartzea horren garrantzitsua izango zenik ez zekiten, Emilianoren abiadura 10 kilometrotan zehar ere inbidiagarria izan zen, Idoia Esnaola… zer esan dezakegu Idoiataz… lasterketa honetan behintzat azkar eta ongi korrika egin zuela, Nerea Caridad eta Eva Esnaolak errepikatu egin zuten, orain talde mistoarekin, Joserra Basterra korrika egitearena ongi egin zuen, baina DJ-aren erritmoan ere bikain ibili zen, Javi Fuentes-ek bere burua ahal izan zuen bezala defendatu zuen… eta Rafa Franco, azken postan bere arerioa gainditu zuena, talde mistoen sailkapenean bigarren postuan amaituz.
Hara eta hona ibiltze guztiarekin, Leok bere balentriarekin amaitzeko bidean jarraitzen zuen; Donostiarrak-eko stand-etik animoak ez zitzaizkion falta; itzuliz itzuli helmuga gertuago zuen; hasitakoa amaitzeko gogoz pausuz pausu agurtzen gintuen. Baina kilometroetan aurrera egin ahala, nekea ere agertuz joan zen, eta ez zen asko falta izan bere emaztea ibilbidean sartu eta gauza pare bat esateko, baina bitan pentsatu ondoren azken itzulian aurrera egin zezan utzi zion, berari, baita guri ere, amaiezina egin zitzaigun azken itzulia. Azken igoeratik burua noiz aterako zuen zain geundun guztiak, Donostiarrak-eko stand-ean, guztiak azken animoak eskaintzen, eta gainera bere kategorian 100 kilometrotako Espainiako Txapelduna.
Azkar batean guztiak helmugara gerturatu ginen, bere familiaren ondoan, txapeldun handi batek merezi duen moduko harrera emateko: ohore guztiekin. Une handia, magikoa, oso hunkigarria: Leok besoak altxatuz garaile moduan eta Donostiarrak-eko kideak bere ondoan uneaz gozatzen. Guztiak galdetzen genion gure buruari: zerk motibatzen dio Leori halako balentria 70 urterekin egiteko? Erantzuna… Leori bertan eskatu beharko diozue.
Eta amaitzeko, lasterketarik korritu ez zuen arren, gaur lasterketaren batean edo bestean parte hartu zenuten guztiok, berak ateratako argazki guztiak ikus ahal izango dituzue... eta hau ez dago diruarekin ordaintzerik... Eskerrik asko, beste behin, eginiko lanarengatik Luis Peralta. Bere argazki guztiak beheko estekan ikus ditzakezue.
Zorionak guztioi Donostiarrak familiako kide guztion partez!