Maiatzaren 4an, larunbata, Gijongo maratoi erdiaren edizio berri bat, bederatzigarrengoa, ospatu zen, distantzia homologatuarekin eta oso preziatua bere profil lauarengatik eta bira eskasiengatik. Ibilbidea hiritik barrena doa zatirik gehientsuenean, Gijongo hondartzen artean eta Lan Unibertsitaterainoko gerturatze txiki batekin. Irteera Albert Einstein kalean eta helmuga Las Mestas Kirol Gunean.
Iazko klubeko bidai arrakastatsuaren ondoren, Rosi eta Iciarrek asturiar hirira bidaia errepikatu zuten. Jon Ganzarain ere familia guztiarekin gerturatu zen asteburu pasa egitera. Iciarrek esaten zigunez ez zen bere lasterketarik hoberena izan, baina hortxe beste bat poltsikoratu zuena. Rosiri ere iaz baino okerrago joan zitzaion. Jonek, ordea, erregulartasuna erakutsi zigun, eta Donostian eginik denbora berdina egin zuen.
Klubekoen falta igarri zutela adierazi digute… are eta gehiago iaz izandako lasterketa ondorengo festa, jejeje.
Helmugako denborak hauexek izan ziren:
Postua 608 Jon Ganzarain 1h 35m 24s
Postua 992 Iciar Múgica 1h 43m 44s
Postua 1113 Rosa María Calles 1h 45m 42s
Zorionak hirukote Donostiarrak familiako kide guztion partez!