Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Donostiarrak klubeko “pistolariek” asteburu honetan berriro ere gure kamiseta izerditu dute Mendizorrotzan, Gasteizen. Oraingo honetan LIII Espainiako Master Txapelketan (helduentzako).

Berriro ere aho zabalik utzi gaituzte… etxera urrezko bi domina eta txokolatezko beste birekin itzuli dira, 800 eta 1.500 metrotako lasterketan saio bikainak eginez.

Ez dezagun ahaztu Txapelketan parte hartu ahal izateko gutxieneko denborak izan behar direla, lehia beraz zein mailakoa den agerian utziz.
Macu eta Joserrarentzako Aire Zabaleko denboraldia amaierara iritsi da eta badirudi Patxi irailean Mundialera joango dela.

Laukote honi esker, Donostiarrak-eko kamiseta berriro ere mailarik gorenean izan dugu ikusgai.

Zorionak guztioi!!!