Bai korrikalari eta bai atletak garen bezala, badakigu ze garrantzia duen mediku kontrol zuzen eta profesional bat eramateak, Osasunaren tresna bezala erabiltzen bait dugu kirola. Hori dela eta, informatu nahi dizugu, Donostiarrak CDK akordio bat izatera iritsi dela Hegalak Kirol Zentruarekin. Akordio honekin lortu nahi duguna zera da, batez ere Donostiarrak CDK-ko bazkideei zuzendutako bai gaitasun proba eta baita esfortsu proba ere egiteari erreztasuna ematea.
Hori dela eta, klubeko bazkide gehienak zerbitzu hau jasotzera anima daitezen, prezio hau eskeintzen zaio, non zati bat klubak ordainduta duen:
Honela izango da funtzionamendua:
- Probak egin ahal izateko denboraldia: 2014ko Abuztua eta Iraila
- Ordua hartzea: Bazkideak zuzenean Hegalak-era deituta, telefono zenbaki honetara: 943 43 36 80.
- Identifikazioa: Ordua hartzen den momentuan Donostiarrak CDK klubeko bazkide garela esan behar dugu
- Kokapena: Cervantes Plazan, 2 20004 Donostia
- Prezioa:
- Test 1: Oinarrizko test-a, esfortsu proba eta analitika: 30€
- Test 2: Oinarrizko test-a, esfortsu proba laktatoekin eta analitika: 60€
- Ordainketa: Proba egiten den momentuan ordaindu beharko da, Hegalak zentruan bertan
- Emaitzak probaren egun berean emango dira
Hegalak web orrira lotura: http://www.hegalak.com/
Besterik gabe apunta zaitezten animatzen zaituztegu.
Besarkada bat,
DONOSTIARRAK CDK
Archivos: