Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Kaixo korrikalariok,

Aurtengo opariari dagokionean, esan genuen bezala, plumifero arin edo “plumilla” bat izango da. Jada ROBERSen dira gizonezkoen muestrak, bakoitzaren neurriak finkatzeko.

Beraz klubeko mutil guztiak bertatik pasa behar degu, eta neurria aukeratu, ROBERSekoek utzi diogun klubeko listan apuntatuko dutelarik. Gehiengoentzako oporretako garaian gaudenez, IRAILAREN 15A BITARTE jarri dugu fetxa limitea.

Bien bitartez, ROBERSeko beste berri bat azaltzeko aprobetxatuko degu. ROBERS/DONOSTIARRAK tarjeta pertsonalizatu batzu prestatu dira, materialen erosketa bat egitera goazen bakoitzean klubeko bazkide bezala identifikatuz hau erabitzeko, eta honela DONOSTIARRAKekoa izateagatik aplika diezaguketen deskontuez disfruta dezagun: zapatiletan 15%, eta beste kirol materiale guztietan 10%.

Tarjetak kodigo barra bat du, burututako erosketa guztiak erregistratuz joango dena. Arropa probatzera joaten garen egunean emango digute tarjeta hau. Neskak ere tarjeta honen bila pasa zaitezkete, noski.

 

Besterik gabe uda ona pasa!