Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den igandean, ekainaren 30ean, Donostiako Triatloiaren edizio berri bat ospatu zen, Onditz Oroituz Triatloia. Distantzia olinpikoa zen (1.500 metro igeri, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika), Atlético San Sebatián-ek antolatua. Kirol-jarduerarako eguna bikaina irten zen; itsasoa bare-bare, lainotua eta 20 graduak gainditzen ez zituen tenperatura bat. Beste edizioetan ez bezala, aurten onbera izan da.

Hitzordua 9,15ean hasi zen, emakumezkoen igeriketa-probari hasiera emanez. 15 minutu beranduago, 9,30ean, gizonezkoen kategoriari eman zitzaion hasiera.

Parte-hartzaileen artean, zenbait Donostiarrak ikus ahal izan genituen, besteak beste, Antonio Lozano, hitzordu honetan ohiko triatloilaria, Álvaro Buenechea, geldialdiaren ostean jada %100ean egotea espero duguna, Javier Guerricabeitia, uneoro irribarrea ahoan daramana, eta Diego Luque kronoa suntsituz, triatloiean ere.

Luis Peralta handiak ere bere agerraldia egin zuen probaren hasieran, baina oraingo honetan bere kamerarik gabe. Bertan izan genituen Iñigo Lazkano, Alberto Manzanares eta Fernando Santos ere, guzti hauek parte-hartzaileak sutsuki animatuz.

Azkenik, Agus Molina, Jesús Egimendia, Mikel Quintana eta Mikel zein Javi Fuentes-i eskerrak eman behar dizkiegu, Antolatzaileentzako lankidetza lanetan aritu bait ziren.

Probaren behin betiko sailkapena horrela geratu zen:

Emakumezkoak:

1ª Usoa Ostolaza Zabala (Saltoki Diquesi Trikideak)

2ª Matilda Vilder (Australia)

3ª Maddi Marquet Ferrán (Atlético San Sebastián)

Gizonekoak:

1º Felipe Barrazza (Chile)

2º Kevin Viñuela Gonzalez (Cidade de Lugo Fluvial)

3º Antoni Benito López (Cidade de Lugo Fluvial)

Donostiarrak:

143º Diego Luque González 2:19:47

303º Álvaro Buenechea Elberdin 2:33:16

406º José Antonio Lozano Alonso 2:45:27

449º Javier Guerricabeitia Astorquia 2:56:21

Zorionak klubeko triatloilari guztiei Donostiarrak familiako kide guztion partez!