Joan den igandean, irailaren 23an, Nerea Hermok eta Cristóbal Bernabék, Half distantziako (Ironman erdia) triatloi berri bat egin zuten Menorcan. Igeriketan 1.900 metro egin behar izan zituzten, bizikletaren gainean 90 kilometro eta, amaitzeko, maratoi erdi bat (21 kilometro eta metro gutxi batzuk) egin behar izan zuten. Material guztia mugitzeak “buruko min” pixka bat ekarri zien arren, azkenean hara joan ziren...
Half-aren egunean bertan, eta antolatzaileek uraren tenperatura neurtu ostean, igeriketa proba neoprenorik gabe egin behar zutena jakin arazi zieten. Parte hartzaile guztiek berria ongi hartu arren, gure ordezkariak ez ziren horren alai geratu, uretik hotzak jota irten bait ziren. Gainera marmoka bat edo besteren bisita izan zuten…
Trantsizioaren ostean, bizikleta gainera igo ziren. Toro mendia hiru aldiz igo behar izan zuten… eta bikoteak adierazi zigun bezala “… Menorca laua dela dioenak, hitz egingo dugu berarekin”. Hala ere, kotxerik gabe bizikletaren gainean ibiltzea gozamena izan zela onartu ziguten. Bizikletaren gainean eginiko lanarekin oso alai amaitu zuten, posizio dezente aurreratu bait zituzten...
Eta amaitzeko, alajaina, maratoi erdi bat… gainera bero ikaragarriarekin. Sufritzea tokatu zitzaien eta ez zuten helmugaren iritsiera ikusten… baina amaitu zuten!!!
Ibilbide guztia egin zuten eta gainera elkarrekin amaituz, hasiera bateko helburua betez. Azkenean ahaleginak merezi izan zuen eta biak bigarren postuan amaitu zuten euren kategorien barruan. Sari txiki bat eginiko ahaleginaren truke eta… garagardoen bilaaaa.
Beraien hitzen arabera “… beste behin, gure klubeko koloreak harrotasun handiz ordezkatu ditugu”.
Zorionak bikote Donostiarrak klub osoaren partez!!!