FICA, nazioarteko atletismo film festibal bakarra da, kultura atletikoan oinarritzen dena. Festibal hau, atletismoaren protagonistak zein atletismo zaleak biltzen ditu leku berean, hain zehatz, Donostiako Antzoki Zaharrean, atletismoaren momentu bikainen inguruan solas egiteko bide ematen duena.
Nazioarteko atletismo film festibal bakarra da, kultura atletikoan oinarritutakoa; oroitzapen eta proiektuak trukatzeko topagunea izanik eta zinemaren mundua bitartekari gisa erabiliz.
Nazioarteko atletismo film festibal honek, tokian tokiko, estatuko eta nazioarteko ikuspegi bat eskaini nahi du. Protagonistek kontatutako bizipen, istorio eta informazio guztia bilduz atletismoaren familia handiaren bilgune bihurtuko da egun batzuetarako Donostian.
FICA Festibal Donostian ospatuko da. Hiri hau, ekitaldi ugari jaso egiten diru urtean zehar, hauen artean, nazioarteko film festibal bat.
Kirola, kultura eta zinema zalea den hiria. Hiri honetan atleta sonatuak garatu dira.
Lehiaketa bat ere izango dugu. FICA Zinemaldiko lehiaketan film luzeak, film laburrak eta dokumentalak proiektatuko dira, betiere atletismoa gai nagusitzat hartuta.Lehiaketa honetan, ekoizleek, zine-eskolek, partikularrek, zinegileek… aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak, gidoiaren oinarri atletismoa izango dutenak.
FICA Zinemaldiko egun bakoitza atletismoaren inguruko gai desberdin batean egongo da oinarrituta (Inaugurazio ofiziala: Barcelona "92; Euskal Atletismoa: Cross Mintxeta 75 urte; Atletismoa eta Emakumea: "Mujeres que corren"...). Sail desberdinetako lehiakideek beren lanak proiektatu ahal izango dituzte ‘Urrezko Aquiles’ sarian parte hartzeko.
Zinemaldiko egunetan proiektatuko diren filmak ikustera bertaratutakoek haien balorazioa egin ahal izango dute. Hala, emandako puntuazioa erabakigarria izango da Aquiles sariaren irabazleak hautatzerakoan.
Laburtuz, atletismoko klub bat garenez, Donostian azaroaren 6tik 10era bitarte ospatuko den Festibal berri honen inguruan informazioa luzatzea interesgarritzat jo dugu… eta nola ez, bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.