Joan den igandean Mikel Quintana taldekideak distantzia ertaineko triatloi batetan egin zuen debuta, Salouko Half-ean zehazki. Inoiz ahaztuko ez duen bere esperientziren kronika bat uzten dizuet:
“Igandean, maiatzaren 27an, Salouen Half-a ospatu zen, distantzia ertaineko triatloi batetan nire debuta. Irteera goizeko 7:10tan nuen, gauzak hala, oso goiz jaiki behar izan nuen. Egunak lainopean argitu zuen, bero askorik gabe eta haize oso gutxirekin, itsasoa ere lasai zegoen… beraz ez zegoen inongo aitzakia jartzekorik. 1.900 metroak lasai eta estutasun handirik gabe igeri egin ondoren, Salouko hondartzarekiko paralelo zegoen ibilbide batetan, 30 kilometrotako zirkuitu bati 3 itzuli emateko bizikleta hartu nuen, azkarra eta malda handirik gabea, nahiz eta pare bat aldapa interesgarri bazituen.
Txirrindularitzako sektorea amaitu ostean, soilik Maratoi Erdia geratzen zen, trantsizio lasaia, txixa egiteko denbora eta guztiarekin, eta korrika egitera… 5 kilometro pasatxoko zirkuitu bati 4 itzuli, guztiz lauak, hondartzaren ondoan. Korrika saioari gustora ekin nion, indarrak neurtu eta doitzea kostatzen zitzaidan, ongi zegoen, lehenengo 2 itzuliak ongi joan ziren, baina hirugarrengoari ekiterakoan azkenekoak luze egingo zitzaizkidala ohartu nintzen. Nekea agertzen hasi zitzaidan eta erritmoak behera egin zuen pixkanaka… burua erabiltzera behartu nintzen eta amaitzera joatera. Hala izan zen, 5h15´57´´tako amaierako denbora batekin, nire lehenengo Half-a amaitu nuen, nekaturik baina alai, azken finean, joan aurretiko helburua hori bait zen.
Donostiarrak-eko lagun guztiei, euren indar eta aholkuengatik, nire eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiet! Zoazen lekura zoazelarik ere kamiseta hau ematea gozamena da!”
Zorionak Mikel!!!