Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Irailaren 8an, larunbata, Izabako Larra Larrau txirrindularitza probako edizio berri bat ospatu zen, non Mikel Quintana, Cristóbal eta Nerea Hermok parte hartzea erabaki zuten.

Aurretik inork esan zien Larrau Pirineotako porturik gogorrena zela… “baina tira, ez da horrenbesterako izango” pentsatu zuten...

Beno, esan eta egin, gogorra ez… arraioaaaaa!!!

Proba Izabatik irteten zen eta bi portu igo behar ziren, La Pierre Saint-Martín eta Larrau, guztira 100 kilometro. Poliki poliki irten ziren, lehenengo kilometroak pelotoian eginez. Ondoren La Pierre igo behar izan zuten (12 km) eta nahiko ongi, egoera menderatuz. 50. kilometroan jaia zetorren, Larrauko igoerarekin (14 km) eta hura ikaragarria izan zen, uneoro %11 eta %16 bitarteko pendizarekin, atsedenik gabe.

Han garrantzitsuena bizikletatik ez jaistea zen… eta arranopola!!! Zuzenak ez ziren inoiz amaitzen eta eguzkiak gogor jotzen zuen… amaieran, Kristorenak eta bi esan ostean, gainera iritsi zinen.

Mikelek bikain igo zuen eta Cristobal eta Nereari itxarotea tokatu zitzaion, etsi gabe iritsi zirelarik.

Ukatu beharrik ez dago ikuspegiak eta helmugara gurutzatzeko uneak ez zutela preziorik izan. Gure parte hartzaileek diotenez “hau Paradisua ez bada, ez da oso ezberdina izan behar… bizirik iristen bazara, noski!!!”

 

Zorionak hirukote Donostiarrak klub osoaren partez!!!