Nork ez du inoiz Australiara bidaiatzearekin amestu? Nork ez du inoiz, bidaiatzez gain, hiri honetako maratoia korritzearekin amestu? Miguel Angel Goyak bere ametsa egi bihurtzeko zoria izan zuen, bidaiarekin gozatzeaz gain, maratoia amaitu ahal izan zuelako, Blackmores Sydney Marathon delakoa.
Gure lagunak pasatako kronika pasatzen dizuegu, zuek guztiokin partekatu ahal izateko:
SIDNEY-KO MARATOIA
Kaixo korrikalari guztioi, joan den irailaren 15ean ezin izan nuen Donostiarrak klubeko entrenamendura joan, luzaroan desiratzen nuen proiektu batean murgildurik nengoelako: Australiara bisita egitea. Sidney-ko maratoia egitearen ideia ondoren erantsi nuen, hiri ezberdinak bisitatzea maratoiak egitearekin uztartu nituenean.
Esperientzia hobeezin bat izan da, nire lagun batek dion bezala, nire antzinako neska-lagunarekin partekatu dudana.
Lasterketari dagokionean, Sidney-n zentzuzkoak dira eta lasterketari irteera goizeko 7,00etan ematen diote, horrela beroarekin korrika egiteari bi ordu aurrezten dizkiote. Irteera emateko badiako zubi famatuaren azpian itxaron behar izan genuen, lasterketari hasiera hortik ematen bait zaio. Hasiera izugarri bat, egia esateko, badia osoaren hedadura ikusteko aukera ematen bait dizu, baita finantza-zentroko etxe orratzak eta Operako eraikin famatua ere. Zenbait kilometrotan zehar kalez kale ibili ostean, lasterketa parke izugarri batean barneratzen da. Maratoi erdia gainditu ostean, berriro ere hiri-eremuan sartzen gara, nagusiki badia eta kaia inguratuz joaten gara, Sidney-ko Operan amaitu arte, amaiera emateko agertoki paregabe bat.
Lasterketa aurretik eta honen lehenengo laurdenean hotza egin zuen. Azken laurdenean berriz beroa eta eguzkia izan ziren nagusi. Honek ordea ez zuen nire emaitzan eraginik izan, itxarondakoa baino zertxobait gehiago izan bait zen, baina litekeena da neraman prestakuntza ikusirik, merezitakoa izan zela. Beraz alai nago, esperientziarekin oso gustura, eta jada proiektu eta lasterketa berrietarako gogoz.
Agur bero bat guztioi!
Zorionak Miguel Angel Donostiarrak familiako kide guztion partez!