Joan den igandean, azaroaren 18an, Irun Hiria Kroseko urrezko ezteiak ospatu ziren, non Bidasoa Atletico Taldeak parte hartzaileen aldetik arrakasta berri bat izan zuen. Guztira 800 korrikalari baino gehiago izan ziren programaturiko lasterketa guztien artean parte hartu zutenak. Parte hartzeak, azken urteetan, mantentzeaz gain, igo egin da. Proba honekin kroseko denboraldiari hasiera ematen zaio. Muguerza, Donostiako Nazioarteko Krosa eta Bolunburu-rekin batera Gipuzkoar Challenge-rako puntuagarria den proba bat da honako hau.
Lehiaketaren aldetik asko espero zen eta hala izan zen. Txingudi Ikastolako instalazioetatik lau atleta olinpiko pasa ziren, bere egunean proba honen garaileak izan zirenak, eta antolakuntzak erabaki zuzena hartuz omendu zituelarik: Carmen Valero kataluniarra, Mariano Haro palentziarra, Jose Luis Gonzalez toledoarra eta Rene Jourdan frantziarra. Eskerrak eman beharrean gaude lehenengo hirurei Eva Esnaolaren ondoan gure Donostiarrak-eko kamisetarekin argazkia atera zutelako.
Garaipenak Ainhoa Sanz (29 urte) urretxuarrarentzako eta Aitor Etxeberria (27 urte) igeldotarrarentzako izan arren, klubeko kidea den Mariano Carvajal-en parte hartzea goraipatu nahi dugu, Master kategorian irten zelarik paper bikain bat betez.
Zorionak Mariano Donostiarrak klub osoaren partez!!!