Igandean, irailaren 16an, Malagan Munduko Master Txapelketa ospatu zen, munduko korrikalari heldu hoberenak biltzen dituen txapelketa, egun hauetan 8000 korrikalari baino gehiago bildu dituen txapelketa.
Donostiarrak klubak, beste behin, ordezkari bat izan du, eta oraingo honetan, kalitate izugarria duen korrikalaria, Marian García. Azkenean emaitza bikaina lortu du, bere kategorian laugarren postuan amaitu duelarik, ordu bat, 51 minutu eta 39 segundotako denborarekin, maratoi erdiko ibilbide batean.
Marianen hitz labur batzuk pasatzen dizkizuegu: “lasterketa gogorra, hezetasun ugariarekin eta beroa. Ezinezkoa izan da… txokolatezkoa azkenean… nire kategorian laugarrengoa, diplomarekin konformatu behar izan dudalarik”.
Podiumera igotzerik izan ez duenez zapore gazi-gozoarekin geratu den arren, ezin dugu zoriondu besterik egin, azken finean, bere kategorian, munduko laugarrengoa egin duelako… alajainkoa!!!
Zorionak Marian Donostiarrak klub osoaren partez!!!