ConBici, estatu espainiarrean 63 txirrindularien elkarte biltzen dituen Koordinatzaile nazionala da, hauen artean Kalapie aurkitzen delarik. Honek berri fresko-freskoa bezala interesgarritzat jo du bere aldizkari digitalean gure klubeko kidea den Carlos Pérez Olozagaren artikulu bat argitaratzea, Carlos Kalapie-ko kidea bait da. Bertan hiriaren erdian kotxe pribatuei mugak ezarri zitzaizkien lehen egunean (azaroaren 30ean), Gran Vía eta Metroaren barruan PM2.5 partikulek eragindako kutsaduraren neurketen emaitzak azaltzen dira.
Dirudienez, orain artean ez zen inoiz hiri inguruko barruan dagoen poluzioari buruzko ezer argitaratu, errealitatean mundu osoan milioika pertsonei egunero eragiten dienean. Soilik informazio oso mugatua erabiltzen da ikerketa-ikasketen mailan, baina aginpidedun erakundeek ez dute inongo interesik azaltzen hiritarrei, bereziki “puntako orduetan”, arnasten duten airearen kalitate penagarriaren inguruko informazioa hedatzerakoan.
Carlosek “hiritar jakingura” moduan informazioa bidaltzen digu. Klubeko korrikalarien kasuan ohikoa izaten da madrildar maratoira joatea. Bere iradokizun pertsonala, horrelako egun berezietan (lasterketa aurretik eta ondoren), Metroa ez hartzearena da, azaletik doazen garraiobideak erabiltzearena zehazki.