Joan den larunbatean, apirilaren 27an, lau Donostiarrak izan ziren DP Rock’N’Roll Madrid Marathon, Half Marathon & 10 K-tako probatariko batean parte hartu zutenak, guztiak ere emaitza oso onak lortu zituztelarik:
Eneritz Seinek, Madrilera familia guztiarekin joan zena, 21 kilometrotako lasterketa egin zuen eta erlojua 1:40:53 denboran gelditzea lortu zuen. Pixkanaka bere marketara gerturatzen hasia da eta, gauza guztien gainetik, ohituta gaituen sentsazio onak berreskuratzen.
Bestalde, Idoia Esnaola nekaezinak, bere laurogeita hamaseigarren maratoia osatu zuen lagunez inguraturik. Bere hitzetan, baikorregia zen korrikalari baten 42 kilometrotako lehenengo esperientzia laguntzen. Helmuga zeharkatzerakoan bere denbora 5:21:47 izan zen zen. Itzulerako bidaian, Idoiak bere ehungarren maratoiak Donostiakoarekin bat egiteko dituen planen berri eman zizkigun. Hantxe izango gara berarekin ospatzeko.
Juan Car Arreguik 21 kilometrotako lasterketan parte hartu ostean Facebook-en zioenez, “iluntasunetan murgilduta ibili ondoren, argia ikusten hasteko urrats txiki bat izan zen”. “Urrats” honek erlojua 1:29:12 denboran gelditzera eraman zuen, askok guretzako nahi izango genukeen denbora.
Amaitzeko, Juanjo Gibaja oso zoriontsu azaldu zitzaigun Madrilgo 42 kilometrotako bere bigarrengo lasterketan parte hartu ostean. Helmugako denbora 3:48:05 izan zen eta lasterketan izandako sentsazioak, 2017ko edizioan bizitakoak baino askoz hobeak izan ziren.
Zorionak lauoi Donostiarrak familiako kide guztion partez!