Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Atzo, larunbata, ekainaren 15ean, Santanderren 10 x 10 km = 100 km.tako lasterketa ospatzen zen, hiru talderengatik biderkatuz 300 kilometrotan geratu zelarik.

Baina atzoko egun handiaren aurretik, non Donostiarrak klubak bere koloreak eta irriak azaldu zituen Santanderretik barrena, aurreko asteko larunbatean, ekainaren 3an, bere korrikalaririk beteranoetariko hiruk (Macu, Joserra eta Alberto Manzanares) Tuteran euren hatsa galdu zuten 10 kilometrotako Espainiako Txapelketarako prestatu zieten labirinto dibertigarrian parte hartuz. Alberto Manzanaresek pasatutako idatzia helarazten dizuegu:

Tuteran gaua freskoa izango zela aurreikusten zen, baina gaueko 21,00etan eguzkiak ez zuen ohera sartu nahi.

Afaltzeko gogoarekin, eta ia irteera puntuan ipini gabe, 20,58etan, torilak irekitzen dizkigute eta San Ferminetako entzierroaren antzera irteten gara.

Irteerako zuzengunearen ondoren, ibilbide guztiko bakarra, bihurguneetan sartzen gara, zezenak bagina bezala.

Bihurgunez bihurgune, eskuinetara edo ezkerretara noiz izango den jakin gabe, espainiar politikan bezala gutxi gorabehera, izerditzen hasten gara.

Lasterketaren gauekotasunak dortsaletako zirkulu guztiak kategoria berdinekoetan bilakatzen ditu eta gauzak hala, Joserra azeriaren antzera, gazteen atzean kokatzen da helmugara 47 minututan iritsiz.

Ibilbidearen azkeneko itzulian (lasterketak bi itzuli zituen) Macu dotorearekin gurutzatzen naiz, ez gara zaharrak egiten garelako geratzen, geratzen garelako baizik egiten gara zaharrak. Helmugara bere ohiko irribarrearekin iristen da, podiumaren gorenera igotzen delarik.

Ni neu berriz, 10 kilometroak 37 minututan bururik gabeko oilaskoa banintz bezala amaitu ondoren, helmugara atzetik zetorkidan korrikalariaren pausuak entzunez eta azken unean gainditzen nauelarik iristen naiz.

Behin dutxatu ostean eta afaltzeko baino dominen gose handiagoarekin, “machoman”ak metalik gabe geratzen gara eta damak bere urrezko zatia jasotzen du 10 kilometrotako Espainiako Txapelduna bezala.

Tuterako 3 mosketarien aldetik jaso gure agurrik beroenak. Macu, Joserra eta Alberto”.

Zorionak hirukote Donostiarrak familiako kide guztion partez!