Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den azaroaren 9an, ostirala, Lasarteko Araeta Jatetxean ehun korrikalari, epaile eta zuzendaritzako pertsona baino gehiago bildu ziren joan den denboraldiko gipuzkoar atletismoko izenik nabarmenenei omenaldia egiteko asmoz. Hori, eta nola ez, afari eder batez eta konpainia atletiko bikainaz gozatzeko.

Sarituetariko bat gure kide txapelduna den Macu Zuzuarregui izan zen, ezuste galanta jaso zuelarik bere kirol-ibilbidea goresteko plaka bat jasotzera altxa zedin deitu ziotenean.

Macuren bizitza guztia leialki Donostiarrak klubera loturik egon da, non bere hitzen arabera “jende zoragarri ugari eta lagun bikainak aurkitu dituen”.

Arrazoi honengatik, Macuk omenaldi honen bitartez jasotako poztasuna zuek guztiokin partekatu nahi dugu.

 

Zorionak Macu Donostiarrak klub osoaren partez!!!