Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Ekainaren 10ean, igandea, Durangon Euskadiko Master Txapelketa ospatzen zen. Beste behin Donostiarrak klubeko “pistolariek” gure koloreak defendatu zituzten pistaren barruan… eta ez nola hala gainera!!! Berriro ere muga oso urruti jarri digute.

Joserrak, 70 urteak estreinatu zituen, eta 400 eta 800 metrotako probatan parte hartu zuen, urrea eta zilarrezko dominak lortuz, kronoa 1 min 19 seg eta 3 min 05 seg.-tan geldituz hurrenez hurren.

Borjak 1.500 metrotako proban parte hartu zuen, beste lasterketa bikain bat eskainiz bere 4 min eta 53 seg.-tak denborarekin, bere kategorian urrezko domina lortuz.

Eta, azkenik, Macu Zuzuarreguik 400 eta 800 metrotako probatan parte hartu zuen, bietan ere garaipena eta urrezko bi domina lortuz, 1 min 25 seg eta 3 min 09 seg.-tako denborekin hurrenez hurren. 
Guztiek alai amaitu zuten beste urte betez parte hartu ahal izanagatik eta gainera eguraldia aldeko izan zuten. Egun polita eta emaitza hobeak.

Zorionak hirukote!!!