Abuztuaren 12an, igandea, Oroeleko Igoeraren edizio berri bat ospatu zen berriro ere, Jaca herrian. Mendia maite duten korrikalarientzat oso lasterketa polita da, 10,7 kilometrotako ibilbide malkartsu batekin. Irteera “San Pedro” plazatik ematen da, ibilbidearen hasiera neutralizaturik egin ostean, benetako irteera Medio Pañueloko plazan ematen da. Handik Gas ibaira jaisten da, ondoren San Salvadorreko amildegia igaroz, Paradorera iristeko, non ibilbidearen zatirik gogorrenari ekiten zaion Neveras direlakoetara iritsi arte; han ibilbidea arindu egiten da, lasteketari amaiera Oroeleko Gurutzean emateko. Guztira mila metro inguruko igoerako lasterketa bat da.
Donostiarrak klubak izan zuen partaidetza lasterketa honetan, kasu honetan Luis Pedro Bedoyaren eskutik. Emaitza bikaina izan zuen, ordubete, 17 minutu eta 2 segundotako denborarekin, sailkapen orokorreko 50.go postuan amaituz, ezbairik gabe lasterketa hau inoiz korri duten haiek emaitza bikaina dela ziurta dezaketelarik.
Tontorrean amaitu ostean, jende guztia Paradorera jaisten da, eta bertara gerturatu diren korrikalari guztiek ano-gune bat izaten duten, goizari amaiera emateko sarien banaketa burutzen delarik.
Zorionak Luis Pedro Donostiarrak klub osoaren partez!!!