Leopoldo Sánchez-ek joan den asteburuan (ekainaren 16an, larunbata) Santanderreko 50 kilometrotako lasterketan parte hartu zuen. Protagonistak klubeko bazkide guztiekin partekatu nahi izan du modu oso polit batean, Peraltak ateratako argazki oso politekin batera, korrikalari batek horrelako lasterketa batean bizitzen dituen momentu ezberdinak:
“ "Sufritu" edo "gozatu"....? BIAK!!!
Taldean egiten ditugun entrenamenduetan zehar askotan errepikatzen den gai bat, lasterketatan zehar gozatu edota sufritu egiten den da.
Argazkien laguntzaz asteburu honetan (ekainaren 16an, larunbata) Santanderreko 50 kilometroetako lasterketan bizi izan dudan nire esperientzia islatu izan nahi dut.
Lehenengo Kilometroak: Eutsi
Lehenengo kilometroetan “berotu” eta “eutsi” beharra dago, nahiz eta gorputzak zein adrenalinak gerra eskatzen dizuten, esku-frenoa bota beharra dago.
(ikus argazkia nº1)
Ondoren: Kontrola eta pazientzia
Erritmoa pazientziaz eta buruarekin hartzen saiatu beharra dago.
(ikus argazkia nº2)
Lasterketaren erdian: Iraunkortasuna eta pertseberantzia
(ikus argazkia nº3)
Azken kilometroetan: Ekin eta ekin, eta iraun
(ikus argazkia nº4)
Helmuga zeharkatzea lortuz gero: momentuaz gozatu !!
Eta… euren txaloekin lagundu zaituzten jendearekin partekatu.
(ikus argazkia nº6)
Ezer ez da ahaleginik gabe lortzen, eta ezer ez da horren ona, partekatua izaterik ez bada. Eskerrik asko han animatzen egon zineten guztiei. Eskerrik asko klubari, eta bereziki eskerrik asko Peraltari, argazkilari on bat, baina batik bat animatzaile handia eta pertsona bikaina.
Leo”