Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Bizitza sorpresaz beteriko kaxa bat da” zioen Forest Gump izeneko batek.

Forest egun batean, askotariko guk egin ohi dugun bezala, korrika egiten hasi zen. Ni orain 27 urte hasi nintzen korrika egiten eta egun egiten jarraitzen dut.

Baina Donostiatik barrena korrika egite horretan, nire NIRE DONOSTIArentzat, fotogramak nire erretinatan grabatzen joan ziren.

Eta orain 2 urte, berriro ere korrika egitera hastear nengoen garai batean, nire buruari esan nion, fotografiaturik dudan karretea errebelatzen badut? “egur” batzuen gain marraztuz?

2017ko egur hartatik, eta “errebelatze”-ordu askoren ostean, nire ARREBA iritsi zen, letra larriz, “Forest Gump”en eserlekuan nire alboan eserita zegoenean galdetu zidan: zergatik ez dituzu ikusgai jartzen?

Gauzak hala, nire “bonboi-kaxa”tik “bonboia” hartu ondoren, joan den otsailaren 20tik, Gros auzoan dagoen Ramon y Cajal 3 kaleko El Cohete Tabernan, eta hilabete batez, “Las postales de Donostia” karretearen errebelatzearen emaitza ikus ahal izango duzue.

Donostiarrak-eko kide guztiei, ez ezazue aukera polit hau galdu, eta erakusketa polit honetara gertura zaitezte!