2018ko Udaberriko Lasterketak babesle berri bat du, LANDOO.
Babesle hitzarmena aste honetan sinatu dute bere Zuatzuko bulegoetan, Donostian, Jesús Etxebeste Lasterketako babesleen arduraduna bezela eta Josean Soroa enpresako zuzendaria bezela.
Ongi etorri.
Landoo, Odoo ERP librea edozein PYMEtan moldatzen duen enpresa donostiarra da.
Orain dela gutxi, "Silver Partner" saria jaso dute, Top3-an egotea lortuz estatu mailan dauden 35 saltzaileen artean.
Sistema informatiko hau merkatuan joera bihurtzen ari da, aurrekaririk gabeko arrakasta izateaz gain, bere teknologia aurreratuari, bere web interfazeari eta malgutasun handiari esker.
3 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu 50.000 enpresa eta 120 herrialdetan.
600 enpresa baino gehiagoko sarea dauka, Landoo bezala bere aplikaziora bideratuta.