Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

 

Joan den larunbatean, uztailaren 21en, Nerea eta Cristobalek “La Indurain” martxa zikloturista egin zuten.

180 kilometrotakoa, guztira gorako 3000 metrotako aldaparekin, bost igoera, hauetariko azkenekoak aipamen berezia merezi duelarik: Artesiaga, 16 kilometrotako igoera bat da eta Frantziako Tourra burura dakarkigun bistak ditu. Trebaturiko zaldizkoentzako diseinatua, eskarmentu handia dutenentzat.

Irteerara pelotoi jendetsuei errespetu handiarekin aurkeztu ziren, baina guztia bikain irten zen, lasaitasun osoz. Hasierako kilometroetan abiadura eramangarri bat bilatzen, aurkako haize dezenterekin eta une batzuetan euriarekin, baina pixkanaka pixkanaka oztopo hauek gaindituz joan ziren.

Lehenengo hiru mendateak nahiko ongi igo zituzten, 130. kilometrora arte, non jardunaldiko sorpresarekin topo egin zuten, Artesiagarekin, hasierako zein amaierako kilometroetan %14ko penditzarekin.

Han barruan zuten guztia eman zuten, beste bi frantziarrekin batera, nahiz eta azken kilometroan Nereak ez zuen beraien gupidarik izan eta aurreratu egin zituen… gora Donostiarrak !!! Bien bitartean, Cristobalek ahal zuena egin zuen.

Amaieran, 35 kilometro besterik geratzen ez zirenez… hiltzeraino !!!

Beste behin, asko gozatuz, 7 ordu eta 31 minututako denbora batekin, 24 kilometro orduko abiaduran.

Zurrumurruek diotenez badirudi hauetarikoren bat Donostiatik ipurdia kanporantz ibiliz ikusi dutela sofa bigun baten bila, bestea arrosa baten antzera dabilen bitartean… jajaja...

Zorionak bikote!!!