Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

 

 

Joan den igandean, martxoaren 31ean, bazkide guztiak Donostiarrak klubeko Urteko Batzar Orokorrera deituak geunden, Urki arraun taldearen instalazioetan ospatu zena. Azkenean, 30 pertsona inguru izan ziren hitzordura gerturatu zirenak.

Batzarrean landu ziren gaiak ohikoak izan ziren: kontuen onarpena, Udaberriko Lasterketaren balioztapena, klubak urtean zehar eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko azterketa (esfortzu proba, irteera ezberdinak…), 2018 urtean eman diren alta eta bajei buruzko datuak… Nobedade gutxi batzuk ere izan ziren: loteriari buruzko araudi berria, fitxa federatiboak...

Batzarrak iraun zuen ordu eta erdian nabarmendu zen giro ona goraipatu beharra dago. Amaitzeko lunch-aren unea iritsi zen, guztiok euren iritziak partekatu ahal izan zituztelarik, une atsegin bat pasatzearekin batera.

Beste behin, Luis Peraltari eskerrak luzatu Batzarraren une ezberdinak betikotu zituelako.