Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Gaur bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Bere izena Nerea Caridad da. Ilusioz beterik iritsi da klubera, running munduari dion zaletasunean hobetzeko gogoz, eta ziur gara klubeko kide ezberdinen laguntzarekin laster batean lortuko duela. Ea pixkanaka-pixkanaka, bere etorrerarekin, gure klubeko emakumezko korrikalarien kopuruak gora egiten duen.

Nerearen aurkezpeneko hitz labur batzuk uzten dizkizuegu:

“Donostiako kaleetan zehar korrika ikusten zintuztedan eta zuen alaitasunak erakarri ninduen hasiera batean, baina zuek ezagutu ondoren zuen balore eta filosofia askoz gehiago gustatu zitzaizkidan. Taldean korrika egin nahi dut, bakarrik korrika egiteaz nekatu egin naiz eta aurrera pausuak eman nahi ditut… eta hori lortzeko talderik hoberena hautatu duela ziur naiz. Eskerrik asko.”

Ongietorria!