Beste bazkide berri bati ongietorria egiten diogu. Iñaki Ochoa du izena. Kilometroak taldean egiteko orduan hainbeste eskertzen den konpainia horren bila dabilen beste kirolari bat da. Iker Martinezen laguna. Gure kluba ezagututa, ziur bere tokia aurkituko duela egunez egun hobetzen joateko.
Jarraian, Iñakiren aurkezpen-hitz labur batzuk emango dizkizuegu:
"Klubeko kide izan nahi dut, bizitza osoan kirola egiten daramadalako; izan ere, Iker Martinez Arza ezagutzen dut, futbolean elkarrekin jokatzen genuelako. Duela ia hiru urte hasi nintzen korrika egiten, eta asko gozatzen dudan kirola da, baina beti bakarrik ateratzen naiz korrika egitera, eta gogorragoa egiten zait.
Zuekin entrenatzen probatutakoa naiz, eta, egia esan, taldean korritzeak ez du konparaziorik; gainera, hobetzeko oso ondo etor dakidala pentsatzen dut."
Ongi etorri Iñaki!