Gaur bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Bere izena Gorka Zumeta Urtizberea da. Bere fitxaketarekin kluba bazkiderik gazteena izatera pasa da. Berarekin entrenamenduak edo kiroletik kanpoko uneak igarotzeko aukera izan dugunok, beregan, arlo pertsonalean, pertsona umil bat eta, kirol-arloan, kalitate handiko kirolaria aurkitzen dugu.
Gorkaren aurkezpeneko hitz labur batzuk uzten dizkizuegu:
“Azken 2 urtean nire kontu ibili naiz korrika egiten eta lehen aldia izan da kirol klub baten partaide egitea erabaki dudala. “Donostiarrak” klubaz hitz egiten entzun nion nire lankideari, larunbat eta igandetan goizeko 7ak aldera korrika egitera irtetearen erokeriaz… eta zer esanik ez, katigatu ninduten! Hasieratik etxean bezala hartu naute eta geroz eta gehiago ohartzen naiz klub hau noraino iristen den. Zenbat jende dagoen ikusteak asko pozten nau, eta batik bat, beraien arteko erlazio onak eta azaleratzen duten adiskidetasunak erakartzen nau. Klub honetan ditudan erronka pertsonalak lor ditzakedala uste dut… eta ez naiz soilik denborez ari… adinak, zailtasunak edo momentuak berdin dio, horrenbeste maite dugun hiriaren izkina bakoitzean, Donostiarrak-en bat agertzen da”.
Ongietorria!