Gaur bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Gabi Garzarain du izena. Gure talde txuri-urdinean sartu da, girorik onenaz gozatzeko asmoz, bere running-zaletasuna praktikatzen duen bitartean.
Gainera, Gabiren aurkezpeneko hitz labur batzuk emango dizkizuegu:
"Alde zaharreko runner bat naiz, urtetan Kontxan zehar zuekin gurutzatu eta aurten jauzia ematea erabaki dudana. Joan den egunean probatu nuen, eta erabakitasunez nire zaletasunaz gozatzen jarraitzeko leku eta giro aproposa aurkitu dut. "
Ongietorria Gabi!