Gaur bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Bere izena Diego Luque da. Hau ere ilusioz beterik dator, ikasteko gogo ugarirekin, nahiz eta ez gauden guztiz ziur nork ikasiko duen nortaz, Diegok ere, aurkeztu berri dugun Iker Martínezen antzera, klubari kalitate ugari emango diolako… korrika ikaragarri egiten duelako...
Diegoren aurkezpeneko hitz labur batzuk uzten dizkizuegu:
“… betidanik galdetzen nion nire buruari: Nortzuk dira egun osoa korrika ematen duten “Donostiarrak”-eko horiek? Eta azkenean begira, taldean sartzeko desiratzen. Hementxe nago, ilusioz beterik eta Aitor Varona irakaslea bezalako benetako korrikalariekin ikasteko grinaz… jaja… konpainia egokiarekin guztia errazago bilakatzen da… orain kamiseta harrotasunez janztera.”
Ongietorria!