Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Gaur beste bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Arkaitz Urdapilleta da. Urteak daramatza korrika, beti Donostiarrak taldeko korrikalariekin gurutzatzen, eta azkenean familia honetako kide izatera animatu da.

Gainera, haren aurkezpen-hitz labur batzuk uzten dizkizuegu:

Korrika egitera ateratzen naizen guztietan, jende asko ikusten dut Donostiarrak taldearen elastikoarekin, eta beti sentitu dut zuek osatzen duzuen taldearen inbidia osasuntsu hori; talde-sentimendu horregatik animatu naiz aurten klubeko kide izateko pausoa ematera; espero dut elkarrekin bide polita egitea, eta betirako gogoan izateko abentura ugari bizi ahal izatea!

Ongi etorri Arkaitz!