Gaur bazkide berri bati ongietorria egingo diogu. Adolfo Belzunce du izena. Beste korrikalari gazte bat, korrika egitera ateratzen den lekutik gure koloreak janzteko gogoz datorrena (gaur egun Kataluniako lurretan barrena).
Adolfo aurkezteko bere hitz labur batzuk uzten dizkizuegu:
"Donostiarra muineraino, nahiz eta Bartzelonan bizi naizen, pare bat aldiz atera naiz zuen taldearekin Donostiara gerturatu naizenean.
Irteeretako giroa atsegin dut, baita ibilbideak ere (hiri horretan denak dira politak). Gainera atsegin handiz erakutsiko ditut klubaren koloreak nire entrenamendu eta lasterketetan."
Ongi etorri Adolfo!