Gaur bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Bere izena Álvaro Buenechea da. Klubera running-aren mundua modu biziago batetan bizitzeko asmoz iritsi da.
Álvaroren aurkezpeneko hitz labur batzuk uzten dizkizuegu. Ongietorria!
“Nire bizitza guztian kirol ezberdinak egin ditudan arren, inoiz ez nintzen korrika egitera irten. Are eta gehiago, oso aspergarria iruditzen zitzaidan. Baina orain bi urte Behobia-SS lasterketa egiteko erronka jarri nion nire buruari, oraindik honen zergatia ez dakidan arren, baina pixkanaka maiztasun handiagoarekin hasi nintzen irteten eta ordu ezkero ez naiz gelditu. Orain bi hilabete klub honetaz hitz egiten entzun nuen eta azkenean idaztea erabaki nuen. Igandean zuekin korrika egitera irten eta primeran pasa ostean, izena ematea erabaki dut eta modu honetan running-a modu biziago batean bizitzea.”