Gaurkoan bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Bere izena Luis Pedro Bedoya da eta Donostiarrak taldeko elastikoa lehenengo aldiz, debuta eginez, Gasteizen asteburu honetan bertan ospatuko den maratoieanjantziko du.
Luis Pedroren aurkezpeneko hitz labur batzuk uzten dizkizuegu. Ongietorria!
“2012 urtetik elkarrekin korrika egiten dugun talde bat gara. Nire kasuan, entrenatzen jarraitu eta lasterketekin gozatzeko bizigarri bat behar nuen. Donostiarrak klubeko kide berri bat izateak erakartzen ninduen zerbait zen.
Taldeko batzurekin erlazioa dudanez, pausua ematea erraza izan da. Eskerrik asko zuen pelotoian onartzeagatik.
Kiroltasuneko agur bat”.