Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Gaurkoan bazkide berri bati emango diogu ongietorria. Bere izena Ander Arrieta da eta Donostiarrak taldeko elastikoa lehenengo aldiz, debuta eginez, Santanderreko 10 x 10 errelebo-lasterketan jantziko du.

Anderrren aurkezpeneko hitz labur batzuk uzten dizkizuegu. Ongietorria!

 

“Egia esatea nahi baduzu klubean Javi Eliasek eman didan “txaparengatik” sartu naiz, komertzial nekaezina bait da.

Aurretik ez dut sartzerik izan, klub batetako kide zarenean, ekarpenen bat egin behar duzula pentsatzen dudalako, eta nik une honetan ez dut horretarako astirik. Santanderreko lasterketan korrika egitearen idea atsegin nuelako animatu naiz eta klub bat ordezkatuz korrika egin nahi izatea ulergarria da. Gainera kilometroak eta entrenamentuak partekatzen ditudan nire inguruko gehientsuenak Donostiarrak kirol-klubekoak zarete, gauzak hala, nonbait etxean bezala sentitu banaiteke, hori hemen da.

Ea etorkizun batetan, denbora gehiago baldin badut, Donostiarrak barruan mendiko atal bat aurrera ateratzen lagun dezakedan, ongi egongo litzatekeen zerbait dela pentsatzen dudalako, nahiz eta une honetan gai honi zuzentzeko denborarik ez dudan, klubeko elastikoarekin lasterketak egitea besterik ez bada”.