Maiatzaren 28an Donostiarrak klubeko 2 kide (Ramon García Labayen eta Juanjo Bueno), Martín, Josean, Juan Cruz eta Segun-ekin batera, Orreagara iritsi ziren Santiagora eramaten duen Frantziar Bide tradizionalari hasiera emateko asmoz. Hauetariko baten batek erretiroa estreinatu berri du, eta Klubeko beste hainbat kideek egin bezala, lana utzi eta Bidea egiteari ekitea ohitura batetan bilakatu dela dirudi.
Juan Cruz eta Juanjo Buenok 8 etapa bete dituzte, Santo Domingo de la Calzadaraino. Gainerakoak Santiagoraino joango dira, eta jada Palentziatik igaro dira.
Argazkietan ikus ahal izango duzuen bezala, meteorologia aldakorra izan dute; baina giro eta aldarte ona uneoro.
Zatika edo tiraldi batetan eginik ere, Bidea egitea biziki gomendagarria den esperientzia bat dela pentsatzen dute –bidea egiten hasteko arrazoia edozein izanik ere–. Egunerokotasunarekin hautsi eta ijito edo transhumanteen antzera bizitzeak, gorputza eta espiritua suspertzen ditu.
Animatzen diren haientzako, Fernando Calvo eta Rafa Errastirekin harremanetan jar daitezen gomendatzen diegu, Santiagoko bide ezberdinetan aditu handiak bait dira.