2003ko lehenengo ediziotik bosgarrengo aldiz iritsi nintzen Gasteizera.
Egunsentia freskotasunarekin hasi zen, lasterketako lehenengo ordua 10-12 gradurekin eta itzal askorekin egin ahal izan genuelarik; amaieran berriz, 23 gradu eta eguzki ugari genuen Gasteizeko kale hutsetan.
Irteera Iñigo Gonzalezekin egin nuen 3 ordutako erbiaren taldean, 12. kilometro arte urteroko ohiko ibilbidetik joan ginen. Hortik aurrera, maratoi erditik banatu gintuzten eta zentzu askorik gabeko bira, joan eta etorri igaro genituen Gasteizeko ezerezetik. 20. kilometroan taldearen atzean geratzea erabaki nuen, erosoago joan ahal izateko.
Maratoi erdia 1h 29min 35 seg.tan igaro nuen, taldetik 11 segundotara soilik, nahiz eta pixkanaka alde egiten hasia zaidan, baina ziur naiz Kilometroak erortzen joan ahala, pixkanaka korrikalariak aurreratzen joango naizela.
Ez dago animaziorik, antolakuntzak ipinitako speakerrak ezin dute tristeagoak eta aspergarriagoak izan eta musika ez da batere aproposa. Gorpuzkiak jasotzen hasia naiz, banan bana, etorbide amaiezinak bakardadean eginez, eguzki sendo baten pean. Anoa-postua urria eta baldarra da, 5 kilometroro bi mahaietan bilduta egoten delarik, eskerrak banan bana goazen.
Gutxi ez balitz bezala, 40. kilometroa 3 ordutako denbora batetan pasatzen dut, baina 300 metroren ostean berriro ere 40. kilometroa adierazten zuten errepikaturiko beste bi kartel igaro nituen, gauzak hala helburutik zertxobait pasatuko naizela ikustarazten naute.
Amaieran, helmugatik 3h 01 min eta 41 seg.tako denbora batetan igaro nintzen, goraipatu beharra dagoelarik lasterketako ikusle bakarrak azken 100 metro horietan aurkitzen zirela.
42 egunetan 3 maratoi egitearen erronka amaiturik, denbora duin batetan (Treviso, Boston eta Gasteiz, hirurak 3h 01 minututan), giharretako arazorik gabe, primeran errekuperatuz.
Helburua betetzeaz harro, hilabete eta erdian gauza ugari gertatzen direla kontutan hartu behar bait da (bidaiak, hotelak, familia, klima, lesio posibleak, egun txar bat…).
Zor aldean azarorako uzten dudana geratzen zait, maratoi bakar bat prestatzea, behar-bezala, altura hauetan oraindik zertarako gai garen ikusi ahal izateko.
Nik 2h 55 minutuko denboraren aldeko apustua egingo nuke, Donostian. Eta zuk?